Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Garuneko paralisia

  • Imagen de carrusel

Garuneko paralisiak garapen psikomotorraren arazo multzo bat deskribatzen du, iraunkorra eta ez-progresiboa, garunean izandako lesio batek eragindakoa; lesio hori haurdunaldian, erditzean edo haurraren biziaren hasierako bizpahiru urtean gerta zitekeen. Garuneko paralisiaren nahasmendu psikomotor horiekin batera, askotan, bestelako arazoak ere sortzen dira, hala nola zentzumenezko arazoak, kognitiboak, komunikaziokoak eta pertzepziokoak, bai eta zenbaitetan, portaeraren asaldurak ere.

Garuneko paralisia oinarrizko zazpi puntutan:

  • Garuneko paralisia nahasmendu iraunkorra da,hau da, lesio neurologikoaatzeraezinezkoa da eta bizialdi guztian zehar irauten du.
  • Lesioa beti berdina da, aldaezina baita. Kalte neurologikoa ez da areagotzen ez arintzen, nahiz eta ondorioek hobera edo okerrera egin dezaketen.
  • Sistema neuromotorraren aldaketak eragina du zenbait alderdi fisikotan, adibidez, jarreran edo mugimenduan.
  • Lesioa ez da degeneratiboa, hots, ez da areagotzen ez arintzen.
  • Garunaren garapena eta hazkundea bukatu baino lehen gertatzen da lesioa. Lesioa haurdunaldian, erditzean edo haurraren biziaren hasierako bizpahiru urtean gerta daiteke. Hain zuzen ere, nerbio-sistema zentrala bete-betean heltzen ari den aldian.
  • Lesioak beste funtzio batzuetan ere eragin dezake, hala nola arretan, pertzepzioan, oroimenean, mintzairan eta arrazonamenduan. Kaltetutako funtzio kopurua bi konturen mende egoten da: batetik, lesio neurologikoaren lekua, mota, lokalizazio, tamaina eta disfuntzioaren mende; eta, bestetik, kaltea gertatzen den unearen mende (entzefaloaren heldutasun maila).
  • Gainera, lesioak nerbio-sistema zentralaren garapena eragozten du. Kaltea eginda, horrek garunaren heldutasun-prozesuan eragiten du, eta, beraz, haurraren garapenean.

Desgaitasun horrek maila desberdinean eragiten du pertsona bakoitzarengan, kaltea gertatzen den une zehatzaren arabera; horrela, badira ia oharkabean pasatzen den garuneko paralisia duten pertsonak, bizimodu guztiz arrunta egiten dutenak, eta beste pertsona batzuk besteen laguntza behar dutenak eguneroko lan oinarrizkoenak ere egin ahal izateko.

 

De interés

Aspace Navarra

ASPACE NAVARRA es una entidad sin ánimo de lucro, nacida de la inquietud de varios padres y madres que quisieron buscar oportunidades para sus hijos e hijas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines.

Ver más

Fundación Aspace Residencial

Creada por ASPACE NAVARRA el 25 de Agosto de 2003, la Fundación Aspace Navarra Residencial tiene como objetivo principal la gestión de los centros y servicios del área residencial, asistencial, educación especial, rehabilitación ambulatoria y acogida y orientación a personas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines y sus familias.

Ver más

Fundación Aspace Empleo

Creada por ASPACE NAVARRA el 19 de junio de 2003, la Fundación Aspace Navarra para el Empleo tiene como objetivo principal desarrollar un itinerario de integración laboral para las personas con discapacidad.

Ver más