Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Garuneko paralisia

 

Garuneko paralisi mota nagusiak

Garuneko paralisiak galarazten edo zailtzen ditu garunetik muskuluetara bidalitako mezuak, horien mugimendua oztopatuz.

Zenbait mota daude, behar bezala sortzen ez diren garun-aginduen arabera.

Garuneko paralisia duten pertsona askok bi motaren edo gehiagoren konbinazioa dute. Hauen arabera:

 

TONU ETA JARRERAREN ARLOKO ASALDURA

1.a Garuneko paralisi espastikoa: "Hipertonikoa"

Espastikotasuna zurruntasuna da; halako garun-paralisia duten pertsonek zailtasunak dituzte muskulu batzuk edo guztiak kontrolatzeko, eta azkenean luzatzeko edo ahultzeko joera izaten dute –maiz, besoei, hankei edo buruari eusten dietenak–.

Garuneko paralisi espastikoa, normalean, gertatzen da garunaren kanpoaldeko geruzako edo kortexeko zelula nerbiosoak behar bezala ez dabiltzanean.

Garuneko paralisien %60-70etan gertatzen da.

1.b Garuneko paralisi diskinetikoa edo atetoidea:

Horren ezaugarria, nagusiki, nahi gabe egiten diren mugimendu motelak eta deskoordinatuak dira, jarduera boluntarioa zailtzen dutenak; horiek, nekearekin eta emozioekin areagotu, atsedenarekin moteltzen, eta loarekin desagertzen dira.

Ohikoa da garuneko paralisi hori duten pertsonen muskuluak azkar igarotzea laxo izatetik tenkatuak izatera. Besoak eta hankak kontrolik gabe mugitzen dira, eta zaila izan daiteke haiei behar bezala ulertzea, nekez kontrolatzen baitituzte mihi-gaina, arnasa eta ahots-kordak.

Garunaren erdiko partea behar bezala ez funtzionatzearen emaitza da garuneko paralisi atetoidea.

1.c Garuneko paralisi ataxikoa:

Gehienbat zerebeloan izandako eraginagatik gertatzen da

Horren ondorioz, hori duten pertsonek zailtasunak dituzte orekari eusteko, eta ibiltzen ikasten badute, nahiko modu ezegonkorrean eginen dute.

Pertsona horiek, bestalde, eskuetan mugimenduak eta mintzaira dardartia izateko joera agertzen dute.

1.d Garuneko paralisi mistoa:

Garuneko zenbait egituratan eragiten du. Askotan. mota horiek ez dira aurkitzen ezaugarri garbi-garbiak dituztela, ohikoa baita konbinazioak egotea horien forma klinikoan.

Garuneko paralisiaren konplexutasuna, eta horien ondorioak, desberdinak dira pertsonaren arabera, eta zaila izaten da zehatz-mehatz sailkatzen pertsona batek duen garuneko paralisia.

TOPOGRAFIA

2.a Hemiplegia: garuneko paralisiak gorputzaren ezkerraldeko edo eskuinaldeko erdian eraginda, beste erdia normal dabilenean gertatzen da.

2.b Paraplegia: gehienbat beheko gorputz-ataletan eragiten du.

2.c Tetraplegia- Hemiplegia bikoitza: bi besoetan eta bi hanketan eragiten badu.

2.d Diplegia: bi hanketan eragiten du, baina besoak ongi daude, edo oso eragin txikia dute.

2.e Monoplegia: bakarrik gorputzaren atal batean eragiten du.

LARRITASUNA

3.a Garuneko paralisi arina: eragindako pertsonak mugarik ez badu ohiko jardunean, nahiz eta asaldura fisikoren bat izan.

3.b Garuneko paralisi ez oso larria: kasu horretan pertsonak zailtasunak ditu eguneroko jardunak egiteko eta laguntza edo babesak behar izaten ditu.

3.c Garuneko paralisi larria: horretan, pertsonak muga handiak ditu eguneroko jardunean.

De interés

Aspace Navarra

ASPACE NAVARRA es una entidad sin ánimo de lucro, nacida de la inquietud de varios padres y madres que quisieron buscar oportunidades para sus hijos e hijas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines.

Ver más

Fundación Aspace Residencial

Creada por ASPACE NAVARRA el 25 de Agosto de 2003, la Fundación Aspace Navarra Residencial tiene como objetivo principal la gestión de los centros y servicios del área residencial, asistencial, educación especial, rehabilitación ambulatoria y acogida y orientación a personas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines y sus familias.

Ver más

Fundación Aspace Empleo

Creada por ASPACE NAVARRA el 19 de junio de 2003, la Fundación Aspace Navarra para el Empleo tiene como objetivo principal desarrollar un itinerario de integración laboral para las personas con discapacidad.

Ver más