Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Garuneko paralisia

 

Garuneko paralisiaren ondorioak

Garuneko paralisia duten pertsonek ez dute beren mugimenduak kontrolatzerik, guztiz edo neurri batean. Pertsona batzuek gorputz guztian dute eragina, eta beste batzuek, berriz, arazoak dituzte soilik hitz egiteko, ibiltzeko edo eskuak erabiltzeko; beste batzuk ez dira gauza izanen laguntzarik gabe esertzeko edo laguntza beharko dute eguneroko lan gehienak egiteko. Ez dago bi pertsona garuneko paralisi berdina dutenak.

Desgaitasun hori dutenentzat, mugimendu bat hasteak nahi gabe egiten den beste bat dakar atzetik; beraz, ohikoa da beste asaldura batzuetan garatzen direnak ez bezalako mugimendu-patroiak garatzea.

Garuneko paralisia duen pertsona batek honako sintoma hauetako bat edo gehienak izan ditzake, neurri batean edo bestean:

  • Desgaitasun intelektuala: kasuen %50ean. Normalean hitzen eta espazioaren diskordantziari lotuta. Kasuen %39an desgaitasun intelektuala maila larrian gertatzen da.
  • Krisi epileptikoak: kasuen %25-30ean, gehienbat hemiplegia edo tetraplegia larriei lotuta; krisi orokorrak edo partzialak gertatzen dira, ezin aurreikusizkoak, eta zenbait intentsitatetakoak. Haurtzaroan edo helduaroan agertzen has daitezke, baina betiere medikamentuen bidez kontrolatzeko modukoak izaten dira.
  • Ikusmenaren eta begi-mugimenduaren asaldura: ikusmen-urritasuna atrofia optikoagatik, erdiko jatorriko itsumena, hemianopsia homonimoa (hemiplegia), ikusmen binokularraren galera, estrabismoa, errefrakzio-akatsak edo nistagmusa.  Horietatik guztietatik, estrabismoa da ohikoena (kasuen %50); hori betaurreko bidez zuzendu daiteke, edo, kasu larrienetan, operazio bat eginda. Begi-arazo larriagoak ez dira asko. Zenbait pertsonak akats kortikal bat izan dezakete, eta, horren ondorioz, irudiak prozesatzen eta interpretatzen dituen garuneko zatia ez dabil behar bezala.
  • Entzumenaren asaldurak: Garuneko paralisi larria duten pertsonen %10-15ean gertatzen da, baina portzentajea gainbehera doa nabarmen fetu-amen bateraezintasunaren prebentzioari esker.

De interés

Aspace Navarra

ASPACE NAVARRA es una entidad sin ánimo de lucro, nacida de la inquietud de varios padres y madres que quisieron buscar oportunidades para sus hijos e hijas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines.

Ver más

Fundación Aspace Residencial

Creada por ASPACE NAVARRA el 25 de Agosto de 2003, la Fundación Aspace Navarra Residencial tiene como objetivo principal la gestión de los centros y servicios del área residencial, asistencial, educación especial, rehabilitación ambulatoria y acogida y orientación a personas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines y sus familias.

Ver más

Fundación Aspace Empleo

Creada por ASPACE NAVARRA el 19 de junio de 2003, la Fundación Aspace Navarra para el Empleo tiene como objetivo principal desarrollar un itinerario de integración laboral para las personas con discapacidad.

Ver más