Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Garuneko paralisia

 

Garuneko paralisiari lotutako beste zailtasun batzuk

Maiztasun handiz, garuneko paralisian, mugimenduaren arazoak izateaz gain, beste izaera batekoak ere izaten dira, haiek bezain garrantzitsuak. Arlo hauetako arazoak izaten dira: klinikoak, zentzumenetakoak, pertzepziokoak eta komunikaziokoak.

    • Zentzumenetako asaldurak: esaterako, astereognosia (ez ezagutzea eskuan jarritako objektua) edo asomatognosia (gorputz-adar paretikoen irudi kortikala galtzea).
    • Asaldura trofikoak: gorputz-adar paretikoen bolumena eta neurria murrizten da, eta lotutako asaldura baskularrak (hoztasuna eta zianosia) egoten dira maiz.
    • Hezurdurako deformidadeak: indar muskularren desorekaren ondorioz, jarrera txarretan luze egoteagatik. Honako hauek dira gehienetan gertatzen diren deformidadeak: aldaken lokadura eta azpilokadura, belaunak edo ukondoak zabaltzeko gaitasunaren murrizketa, kurba zifotikoak, jarrera eskoliotikoak, oin kaboak.
    • Mintzairaren asaldurak: faktore asko izan daitezke jatorria, hala nola adimen-atzerapena, errealizazio motorraren asaldura (disartria), edo asaldura psikosozialak. Mintzatzeko, muskulu txiki batzuk kontrolatu behar dira, hain zuzen, ahoa, mihi-gaina, aho-sabaia eta aho-barrunbekoa. Garuneko paralisia duten pertsonek hitz egiteko duten zailtasunak, normalean, irensteko eta mastekatzeko zailtasunei lotuta egoten dira. Gehienek bideren bat aurkituko dute ahots-komunikazioa adierazteko; kasu larrienetan, laguntza handia izan daitezke komunikazioaren sistema alternatiboak.
    • Hesteetako motrizitatearen asaldura: idorreri kronikoa, motrizitate orokorra ez egoteagatik edo urria izateagatik.
    • Portaeraren asaldurak: batzuetan oso larriak izaten dira, etorkizuna eta tratamenduaren aukerak galarazteraino.
      • Abulia: pasibotasuna, iniziatiba falta, inhibizioa, kanpoko munduarekiko beldurra.
      • Arretaren asaldurak: zentzumenetako informazioa hautatu ezagatik (erdiko nukleo grisak).
      • Kontzentrazio falta.
      • Jarraitutasun falta.
      • Moteltasuna.
      • Bere buruari erasotzeko portaera: hozkak, kolpeak, zimikoak.
      • Heteroagresibitatea: ostikoak, kolpeak, hozkak...
      • Estereotipiak: ohitura atipikoak eta errepikariak (kulunkatzea, hatzak bihurritzea, eskuak milikatzea...)
    • Asaldura emozionalak: asaldura motorraren ondorioz egokitzapen txarra baita ingurune sozialean, isolamendua eta estigmatizazio soziala gertatuta; horrela, areagotu egiten dira bestelako gaitzak garatzeko aukerak, hala nola asaldura psikologikoak eta emozionalak, aldartearenak (depresioa, ahultasuna nerabezaroan), antsietatea, muturreko hunkiberatasuna, heldugabetasun afektiboa (bilakaera afektiboaren eta maila intelektualaren arteko diskordantzia).
    • Ikasteko zailtasunak: mugimenduak behar bezala kontrolatzeko gauza ez diren pertsonen kasuan, edo hitz egiteko gauza ez direnen kasuan, maiz uste izaten da desgaitasun intelektual bat dutela. Garuneko paralisia duten pertsona batzuek ikasteko arazoak badituzte ere, ez da hala izaten beti; izan ere, baliteke ohikoa baino adimen-koefiziente altuagoa izatea.
    • Espazio-pertzepzioa: garuneko paralisia duten pertsona batzuek ezin dute espazioa antzeman beren gorputzei berei lotuta (adibidez, ez dute distantziak kalkulatzerik) edo espazioari erreparatuta pentsatu (adibidez, hiru dimentsiotan irudiak eraikitzea). Horren arrazoia garunaren zati batean gertatutako akats bat da, eta ez dago adimenari lotuta.

De interés

Aspace Navarra

ASPACE NAVARRA es una entidad sin ánimo de lucro, nacida de la inquietud de varios padres y madres que quisieron buscar oportunidades para sus hijos e hijas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines.

Ver más

Fundación Aspace Residencial

Creada por ASPACE NAVARRA el 25 de Agosto de 2003, la Fundación Aspace Navarra Residencial tiene como objetivo principal la gestión de los centros y servicios del área residencial, asistencial, educación especial, rehabilitación ambulatoria y acogida y orientación a personas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines y sus familias.

Ver más

Fundación Aspace Empleo

Creada por ASPACE NAVARRA el 19 de junio de 2003, la Fundación Aspace Navarra para el Empleo tiene como objetivo principal desarrollar un itinerario de integración laboral para las personas con discapacidad.

Ver más