Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Garuneko paralisia

 

Tratamenduak

Garuneko paralisia sendaezina da, baina pertsonak bizimodu betea izan dezake laguntza egokia jasoz gero, hau da, jasotako tratamenduek honako hauetan laguntzen badiote: mugimenduak hobetzen, garapen intelektuala estimulatzen, ahalik eta komunikazio maila onena garatzen, eta harreman sozialak bultzatzen.

Lau dira garuneko paralisiaren tratamenduaren pilareak:  fisioterapia, terapia okupazionala, hezkuntza konpentsatzailea eta logopedia. Badira zenbait teknika eta ikuspegi tratamendua emateko orduan, baina hori eraginkorra izanen bada, profesional kualifikatuek eman behar dute.

Garuneko paralisia duen pertsonaren arreta integrala lortzeko, eta desgaitasun mota horren berezitasuna kontuan hartuta (asalduraren izaera globalagatik, esparru askotan agertzeagatik eta haietako bakoitzean ager daitezkeen ondorio ugariengatik), ASPACEk eraikuntza-prozesu baten antzera planteatzen du garuneko paralisia duten pertsonekin egiten duen lana; horrela, bai pertsonak, bai familiak, bai profesionalek jarrera aktiboa izan behar dute.

Prozesu honetan pertsonaren behar guztiak hartzen dira kontuan: osasun, hezkuntza, gizarte eta lan arloetakoak; eta balizko erantzunak ere, zerbitzu espezifikoagoak behar izanez gero (osasun, hezkuntza eta gizarte arloetan normalean behar izaten direnez gain): tratamendu zentroak (arreta goiztiarra, fisioterapia, komunikazioa, hizkuntza, mintzaira eta elikadura, psikopedagogikoa, errehabilitazio neuropsikologikoa, psikoterapia, esku-hartze soziala), helduentzako zentroak, zentro okupazionalak, enpleguaren zentro bereziak, egoitzak eta tutoretzapeko etxebizitzak.

Horregatik, ikaskuntza esanguratsua da erabilitako metodologia, eta horretan pertsona bera da prozesuaren subjektu aktiboa. Harengandik abiatuta eta harekin batera diseinatuko dira helburuak eta planifikatuko dira edukiak; modu horretan, lan egokitua egingo da gaitasun funtzionala ziurtatzeko, honako hauek aintzat hartuta: garapen indibidualaren maila, aurretik izandako esperientziak, eta haren bizitzan izandako edo izango diren testuinguruak. Horretarako, pertsona bakoitzaren portaera erabilgarrien bilduma erabiltzen da, horiek zuzentzen baitute haren jarduera, autonomia –bai pertsonala, bai soziala– mailaz maila garatu ahal izan dadin.

De interés

Aspace Navarra

ASPACE NAVARRA es una entidad sin ánimo de lucro, nacida de la inquietud de varios padres y madres que quisieron buscar oportunidades para sus hijos e hijas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines.

Ver más

Fundación Aspace Residencial

Creada por ASPACE NAVARRA el 25 de Agosto de 2003, la Fundación Aspace Navarra Residencial tiene como objetivo principal la gestión de los centros y servicios del área residencial, asistencial, educación especial, rehabilitación ambulatoria y acogida y orientación a personas con parálisis cerebral y/o alteraciones afines y sus familias.

Ver más

Fundación Aspace Empleo

Creada por ASPACE NAVARRA el 19 de junio de 2003, la Fundación Aspace Navarra para el Empleo tiene como objetivo principal desarrollar un itinerario de integración laboral para las personas con discapacidad.

Ver más