2010eko martxoaren 27an Iruñeko Udalarena den erromesentzako aterpetxe hau kudeatzen hasi ginen.
Bideko aterpetxerik ederrenetako bat da, XVII. mendeko eliza bat baita, erromesentzako aterpetxe eta babesleku gisa prestatu dena.
Bide frantziarrean dago, Iruñeko bihotz-bihotzean, alde zaharrean.
Hiru solairu ditu, eta zorua beirazkoa da, argia pasatzen uzteko. Ohatzeak ilaratan daude, zurezko hormek bereizita, eta goiko aldean sukalde bat eta oso jantoki atsegina dago.