Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Harrera, orientabide eta errehabilitazio zerbitzua

  • Imagen de carrusel

  • Imagen de carrusel

  • Imagen de carrusel

ASPACE NAVARRAko harrera, orientabide eta errehabilitazio zerbitzuak gure erakundean garuneko paralisia eta/edo antzeko asaldurak dituzten pertsonen elkargunea izan nahi du; horrela, haiei orientabidea, informazioa eta aholkuak eskaini nahi dizkie pertsonen errehabilitazio, berreziketa eta autonomiari buruz, eta haiek gizarteratzen lagundu nahi du hezkuntza, laguntza eta laneko arloetan, bai eta beste arlo batzuetan pertsona gisa garatzen ere.

Zerbitzu honetatik errehabilitazioaren arloko programa berritzaile eta espezializatuak ere eskaintzen dira, osasun eta hezkuntza arloek eskainitakoen OSAGARRI.

Programa horien helburua da garuneko paralisia eta/edo antzeko asaldurak dituzten pertsonen gaitasunak ahalik eta gehien bultzatzen laguntzea, haien inguruan ahalik eta autonomia handiena izan dezaten, familiaren laguntza eta inplikazioarekin.

Astelehenetik ostiralera egoten gara zabalik, eta gure tratamenduetara etortzen diren pertsonen beharretara eta aukeretara egokitzen gara.

Honako hauentzat dira gure programak:

  • Arreta goiztiarra: desgaitasuna eragiten duten sindromeak, ume goiztiarrak, atzerapen larriak eta orokorrak garapenean, asaldura garapenean edo hori izateko arriskua.
  • Haurrak: garuneko paralisia eta/edo antzeko asaldurak; muineko lesioak; garuneko kaltea, hartua edo gertatzez etorria.
  • Helduak: garuneko paralisia eta/edo antzeko asaldurak; gaixotasun neurodegeneratiboak; garuneko kaltea, hartua edo gertatzez etorria.

Gure programak banakako eta taldekako terapien bitartez garatzen ditugu, zenbait modalitatetan (tratamendu anbulatorioak, ikasturtean zehar egiten direnak; eta tratamendu intentsiboak, 15-30 egun irauten dutenak normalean).

 

De interés

¿Quieres Colaborar?

El pasado mes de Octubre, desde el Servicio de Acogida, Orientación y Rehabilitación, lanzamos esta campaña de un euro al mes, dirigida a personas que quieran ayudarnos a seguir prestando este servicio, para que ningún niño o niña, joven o adulto, deje de recibirlo por no poder asumir su coste

Necesitamos gente como TÚ que sienta nuestro proyecto como suyo

Descargar

Galería

En esta sección encontrarás fotos de las actividades realizadas, organizadas por eventos y por años.

Ver más

Noticias

La actualidad del SAOR de Aspace, al día.

Ver más