Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Laneratzeko orientabide eta prestakuntza zerbitzua (SOFIL)

  • Imagen de carrusel

Gure zerbitzua sortu zen desgaitasuna duten pertsonei lanaren arloko orientabide eta prestakuntza egokia eskaini beharra ikusi zelako, haien gaitasunak garatu eta ahalik eta autonomia eta integrazio handiena lor dezaten maila guztietan, baina betiere haien interesak errespetatuz.

2007tik ENPLEGUA LAGUNTZAREKIN programa dugu, eta horren helburua da enpresa normalizatuetan laneratzea desgaitasuna duten pertsonak, gure lan-prestatzaileen laguntza pertsonalizatu baten bitartez.

2013an, Nafarroako Gobernuak “Konpromiso sozialeko proiektua” zigilua eman zigun, “Gaitu eta enplegua eman” izeneko proiektuarengatik; ziurtagiri horren bidez, Nafarroako Gobernuak ekimen horien garrantzi soziala aitortu eta pizgarri fiskalak ematen dizkie diruz laguntzen duten herritarrei eta enpresei.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zentro kolaboratzaile bat gara orientabide eta prestakuntzaren arloetan, bai eta desgaitasuna duten pertsonei lanpostuak emateko agentzia espezializatua 2013. urteaz geroztik.