"Maddi egoitza”, Beran, etxebizitza funtzional bat da, eta 2007ko maiatzaren 21ean hartu zituen lehenbiziko egoiliarrak.
Zerbitzu hori egoitza-osagarri gisa abiatu zen, “Uxane” zentro okupazionalera edo Lesakako enplegu-zentro berezira doazen pertsonentzat, zehazki familien etxeetan modu iraunkorrean edo aldi batez egoterik ez zuten haientzat.
Egoiliarrentzako etxe bat da, eta bertan honako hauek bilatzen ditugu: tratu pertsonalizatua, talde-lana, parte-hartze aktiboa, erabakiak hartzeko eskubidea eta Berako ingurunean gizarteratze handiena ahalbidetuko digun garapen pertsonala.
Etxebizitza funtzionalak 16 leku ditu, eguneroko lanen garapenean autonomoak diren pertsona helduentzat. Urteko 365 egunetan emate dugu zerbitzua, ASPACE Navarra para el Empleo fundazioaren beste bi zentroen ordutegi osagarrian.
Aldi baterako egonaldien programa bat garatzen dugu familiei laguntzeko asmoz, pertsona bakoitzaren aukeren eta nahien arabera.
Este es el calendario de las distintas programaciones y actos que se llevan a cabo en el piso funcional Residencia Maddi.
Esta es una muestra de las actividades que los usuarios del piso funcional Residencia Maddi hacen tanto en el interior de la Residencia como en las salidas de ocio, excursiones, vacaciones, etc.
El piso funcional "Residencia Maddi" de Aspace se encuentra en la C/ Legia 28 -2º, de Bera.