Tratamendu anbulatorioa
Tratamenduaren modalitate hau haurrentzat zein helduentzat da, eta horretan astean 2-3 aldiz joaten da errehabilitaziora. Saioen iraupena honako faktore hauen araberakoa izaten da: lan-erritmoa, lan motorrak, pertsona bakoitzaren egungo egoera (adina, neke maila, eta abar) eta egoera fisiologikoa (logura, egonezina...).
Haurren kasuan, modalitate horrek berebiziko garrantzia du, bateragarri egiten baititu neuroerrehabilitazioaren beharrak eta eskola jardunaldia.
Adinen arabera, programa honako hauentzat da:
Tratamendu intentsiboa
Haurrentzako tratamendu-modalitatea, gutxi gorabehera, 0tik 18 urtera bitartekoentzat. Tratamenduak 2-4 asteko tratamendu jarraitua du, eta haurrak astean 5 egunetan joaten dira 5 edo 7 orduz eguneko. Urte bakoitzean tratamendu intentsiboaren lau edo bost ziklo egiten dira, haietako bakoitza adin-tarte batekoentzat.
Adinen arabera, zenbait talde daude: