Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Ver nuestra política de Cookies. Aurrera

Uxane zentro okupazionala

 

Zerbitzuak

  • Artisau-azaleztatzea: Artisau-prozesua da guztiz, eta horretan egunkariak, faszikuluak eta kontabilitate-orriak azaleztatzen dira. Honako hauek daude bezero nagusien artean: Diario de Navarra, Nafarroako artxibategia, Foru Ogasuna eta bezero partikularrak.
  • Zenbait enpresak ematen dizkiguten materialen manipulazioa: piezak muntatu, bildu, poltsetan sartu eta identifikatu egiten dira, bai lorategiko altzariak egitekoak, bai automobilen elementu elektrikoak.
  • Eskuzko terapia eta sormenaren programa: Eskuz egiten diren lanak dira, eta desgaitasuna duen pertsonaren jarduera mentala piztu egiten dute, gauzak osatuz, asmatuz eta sortuz. Hona hemen egiten diren jarduerak: simaurra lantzea, antzinako liburuak, eskaiolazko koadroak, bisuteria perlak erabiliz, alfonbrak eta abar.
  • Antzerki-programa: Antzerkiaren bidez lortzen da desgaitasuna duten pertsonek sentimenduak eta emozioak adieraztea edo besterik gabe dibertitzea, baina, halaber, garrantzi handiko alderdiak lantzen dira, hala nola komunikazioa, lankidetza, esfortzu-gaitasuna, integrazioa, eta abar.  Urte bakoitzean antzerki-lan bat aurkezten da.
  • Informatika-programa: Ekipoak eta teknologiak erabiltzeko gaitasunak eta trebetasunak sendotu nahi dira desgaitasuna duen pertsonarengan, trebea izan dadin informazioa eskuratzen eta erabiltzen; horrela, bultzatu egiten dira hezkuntza, lan eta gizartearen arloetan duten aukerak, eta, hortaz, bizi-kalitate hobea eskuratuko dute.
  • Kirol egokituko programa: Kirol jarduera Berako udal kiroldegian egiten da; entitate horrek pertsona helduentzako mantentze-gimnasiako programak egiten ditu, eta, hain zuzen ere, horretan aritzen diren langileek egiten dute gure programa, betiere gure langileen aholkuak eta laguntza izanik.
  • Fisioterapia-programa: Mantentze-gimnasiak ez ditu pertsona guztien mantentze fisikoaren beharrak estaltzen, eta, pertsona haientzat hain zuzen, fisioterapia-zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen ari gara fundazioan, duela urte batzuetatik hona.
  • Opor-programa: Zerbitzu honen helburua da opor-bidaia bat egitea Zentroko langile guztiekin. Oporraldia finantzatzen da lan-aurreko jardueren fakturazioaren bidez lortutako diruarekin. Programa hori pizgarri bat da, eta lan-aurreko jarduerak modu egokian egin daitezen laguntzen du.
  • Sukaldaritza-programa: Ohiturak eta ezagutzak bultzatzeko modu gozo-gozoa da, hain zuzen ere, honako arlo hauetan: nutrizioa, osasuna, elikadura eta jakiak prestatzeko modua.
  • Uxane zentro okupazionaleko txukuntzeko eta garbitzeko programa: Programaren helburua da txukuntze eta garbitzearen inguruko entrenamenduak eta praktikak egitea. Asmoa da desgaitasuna duten pertsonak ohartaraztea hurbileko ingurunean mantentze-lan bat egin behar dela, eta, era berean, garbiketarako tresnak ezagutzen eta erabiltzen ikasten dute.
Baratze terapeutikoko programa: Baratze horren helburua da desgaitasuna duten pertsonek lurra lantzen ikastea, bide batez ingurumen arloko heziketa bultzatuta. Gainera, naturarekiko errespetua eta sentikortasuna ere bultzatu nahi dira, ekologia eta iraunkortasunaren gaineko irizpideak erabiliz.